Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Urruñako Herriko Etxean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Urruñako Herriko Etxeak euskararen garatzailea bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 10a | ± 01 min 08 s
Eginbeharrak
- Jendeari zuzendu komunikazioan Euskara sartuz joateko prozesua
- Beste hartzaile-mota batzuei zuzendu komunikazioa (eskolak, haurtzaindegiak, aisialdi-zentroa, eskola ingurukoa; medikuak, saltzaileak eta bestelako ofizio taldeak, herriko etxearekin harremanetan izaten ohi direnak; udal langileak, elkarteak, etab.)
Eskaturiko gaitasunak
- Diplomak: Baxoa +3 preziatua
- Esperientzia profesionala: adierazgarria euskararen arloan eta proiektuen gidaritzan.
- Tresna informatikoak menperatzea: Word"€“ Excel.
- Euskararen menperatze bikaina ahoz eta idatziz"€“ EGA titulua edo C1 maila baieztatzen duten baliokideak.
- Frantsesa arras ongi menperatzea, idatziz eta ahoz.
- Sare sozialen ezagutza.
- Ekimen-izpiritua eta proposamenak egiteko gaitasuna"€“ Harremanetarakoeta arloaren animaziorako gaitasuna"€“ Autonomia"€“ Idazteko gaitasuna - Antolatzeko gaitasuna - Metodoa eta zorroztasuna
- B gida baimena
Baldintzak
- Denbora osoz
- 2022ko irailaren 1ean hasteko
- B kategoriako agenteentzat
Xehetasunak eta hautagaitzak
Beren hautagaitza aurkeztu nahi duten agenteek 2022ko ekainaren 15a aitzin bidali beharko dute haien hautagaitza eta CV eguneratu bat, Jaun Auzapezari zuzendua, ondoko helbideetara: Herriko Etxeko plaza, 64 122 URRUÀ‘A / mairie-urrugne@mairie-urrugne.fr
























