Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Libreplume elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Libreplume elkarteak gazteendako literatura arloko bitartekari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 23a | ± 01 min 11 s
Eginbeharrak
- Gazteendako literatura inguruko tailerrak animatzea, publiko desberdinen aldean: jende ibiltariak, 3 urtez peko haurrak, eskolako ikasleak
- “Bouquinville Ttipia" liburu festibalaren programazioan eta antolaketan parte hartzea euskarazko sail guzietan: idazleekiko harremanak, eskolako ikasleendako tailerrak, komunikazioa, prentsarekiko harremanak...
- Elkartearen komunikazio euskarri elebidunak kudeatzea: webgunea, sare sozialak, hilabeteroko egitaraua, berripapera.
Eskaturiko gaitasunak
- Frantsesa eta euskara ongi menperatzea, ahoz eta idatziz
- Oinarrizko informatikako gaitasunak: testu eta irudi tratamendua, sare sozialak...
- Gazteendako literaturarako interesa eta ezagutza
- Animazioan esperientzia izatea, batez ere haurren aldean
- Baxoa + 2 mailako formakuntza
- B gidabaimena eta ibilgailua derrigorrezkoa
Baldintzak
- Kontratu mota: amatasun geldialdi bat ordezkatzeko epe mugatuzko kontratua, luza daitekeena
- Hilabeteko lansari gordina: 1 716,20"‚¬
- Asteko lan denbora: 35h astelehenetik ostiralera (noiztenka larunbatetan eta arratsetan lan egin beharko)
- 2022ko urri erdian hasteko.
- Elkartearen neurria: 10 langile baino gutiago
Xehetasunak eta hautagaitzak
Kontaktua: Sandrine Mounier, elkartearen kudeatzailea: smounier@libreplume.fr / 09 84 19 23 26 / Jouandin etorbidea 6 bis, 64 100 Baiona. Hautagaitza 2022ko uztailaren 25a baino lehen igorri behar da.
























