Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Hiriburuko ikastolak Eskolaldi Inguruko Denboraren Zuzendari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 23a | ± 01 min 11 s
Eginbeharrak
- Ikastolako haurren segurtasun fisikoa, psikoafektiboa eta morala bermatzen du, gainerako langile taldeekin lankidetzan
- Pedagogia eta hezkuntza-proiektuen gauzatzea kudeatzen du: 2 eta 11 urte bitarteko haurrendako jarduerak prestatzen, idazten, jakinarazten, antolatzen eta abian jartzen ditu
- 2 eta 11 urte bitarteko haurrendako eskolaldi inguruko harrera gainbegiratzen, bultzatzen eta administratzea bermatzen du
- Langile taldearen koordinazioa bermatzen du eskolaldi inguruko denboran, eta kudeaketa horren berri lehendakariei ematen die
Eskaturiko gaitasunak
- G2HKBPro tituluduna: Gazteria, Herritar Heziketa eta Kiroleko Brebeta Profesionala (2)
- Sorospen formakuntza ukaitea hobe (HePS1)
- Garbitasun eta segurtasun arauen ezagutza (HACCP formakuntza ukaitea hobe)
- Haur eta gazteen arloko legeria ezagutzea
- 2-11 urteko haurraren beharrak eta erritmoak ezagutzea
- Behar bereziak dituzten haurrei egokitzen jakitea
- Animazio- eta gainbegiratze-teknikak menperatzea
- Pedagogia eta hezkuntza proiektuen esparruan, jarduera-programa aberatsa prestatzea eta idaztea
- Eskolaldiko eta eskolaldi inguruko denboren arteko koherentzia eta jarraipena bermatzea
Baldintzak
- Astean 25 oren
- Kontratu mugagabea
- 2022ko irailean lanean hasteko
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek CVa eta motibapen gutuna bidali behar dituzte lehenbailehen: langile.komizioa@gmail.com
Info +: 06 50 78 84 25 / 06 79 85 44 14
























