Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Zukugailua elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Zukugailua elkarteak koordinatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 24a | ± 01 min 33 s
Zukugailua elkartearen helburua Euskal Herriko ikus-entzunezko eta zinema sorkuntza sostengatzea eta sustatzea da.
Eginbeharrak
- Sareen animatzea eta egitura ezberdinen arteko informazio trukaketa erraztea
- Elkartearen koordinazioa (lantaldeen bilkurak, administrazio kontseiluak, biltzar nagusiak, partaideekin bilkurak...)
- Egituraren komunikabide ezberdinen elikatzea eta animatzea (webgunea, sare sozialak, berripapera,...)
- Kudeaketa administratiboan parte hartzea, administrazio kontseilua eta kontabilitate kabinetearekin kolaboratuz (aurreikuspenak, kontabilitatearen segipena...)
- Elkarteak garatzen dituen proiektuen segitzea eta koordinatzea
- Administrazioan: diru-laguntza eskaerak pausatzea, bilanak idaztea, segipen ekonomikoa egitea
- Antolakuntzan: jarduerak antolatzea, proiektu deialdiak antolatzea, partaide eta hizlariak kontaktatzea eta segitzea, publikoak kudeatzea, komunikatzea.
Eskaturiko gaitasunak
- Kultur proiektu kudeaketan edo zinema eta ikus-entzunezko ekoizpenean esperientzia beharrezkoa
- Harremanetan erraztasuna, taldean lan egiteko gaitasuna
- Ikus-entzunezko eta zinema sektorearen ezagutza
- Kontabilitatezko ezagutzak ukaitea eskertuko da (aurrekontuak egin)
- Informatika tresnen ezagutza ona
- Ahozko zein idatzizko adierazpen erraztasunak, euskaraz eta frantsesez
- Gaztelera nozio azkarrak
Baldintzak
- Enplegatzea: 2022ko 2. urte-erdia
- Kontratua: 6 hilabeteko kontratu mugatua, mugagabea bilaka daitekeena
- Orduak: 35 oren (denbora partziala ere izan daiteke), bilkurak edo jarduerak arratsetan edo asteburuetan izan daitezke, proiektuen arabera
- Lansaria: profilaren araberakoa
- Lantokia: Bidarrai (moldatzen ahal edo telelana izan daitekeena)
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak helbide honetara igorri: info@zukugailua.eus 2022ko uztailaren 15a baino lehen.
Info +: info@zukugailua.eus
























