mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Biharko Lurraren Elkartean

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Biharko Lurraren Elkarteak animatzaile tekniko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2022ko Ekainaren 27a | ± 01 min 51 s

BLE elkarteak, autonomo, ekonomo eta tokiko laborantza biologikoaren alde lan egiten du Euskal Herrian (CIVAM egiturarekin). Bere lantaldearen baitan eta administrazio kontseilu ardurapean izanen den animatzaile tekniko bat xerkatzen du, baratzezainen eta sendabelar ekoizleen segipen teknikoa eta animazioa segurtatzeko.

Eginbeharrak

  • Laborari taldeen trukaketa momentuak animatu (baratzezainak, sendabelar ekoizleak, biodinamia): laborarien arteko ezagutza lagundu, formakuntza eta trukaketa kolektibo teknikoak antolatu eta animatu (agronomia, ekoizpen teknikak, ekoizpen gastuak, etxalde bisitak eta alorren itzulia egitea, biodinamia iniziazioa, sendabelarren eraldaketa,...)
  • Instalazio edo konbertsio biologiko proiektuak lagundu, batez ere aspektu tekniko-ekonomikoa, langile taldearen laguntzarekin
  • Taldeen ekintzen bildumak, fitxa teknikoak, artikuluak idatzi
  • CIVAM edo FNAB-eko egun teknikoetan parte hartu BLEren izenean, eskualde edo frantses nazio mailan

Eskaturiko gaitasunak

  • Laborantza munduko elkarte lanerako eta laborantza biologikoarendako interesa
  • Agronomia eta landare ekoizpenetan ezagutza beharrezkoa. Informazio transmisioa agorrila hastapenean iraganen da.
  • Adaptazio gaitasuna, autonomia, taldeen animatzeko gaitasuna eta motibazioa, jendeekin eta idatzian erraztasunak
  • Euskalduna nahi liteke. Euskara kurtsoak segitzeko aukera emanen da.

Baldintzak

  • 7 hilabeteko kontratu mugatua, agorril hastapenetik, martxo hastapenera (amatasun geldialdia)
  • 35 oren asteka
  • Hilabete saria profilaren eta FNAB oinarriaren arabera
  • Lan tokia: Izura (64). Ipar Euskal Herri osoan ibiliko da. Noiztenka Parisera eta Akitania Berria eskualdera.
  • B gidabaimena beharrezkoa. Laneko autoa lankideekin partekatua.

Hautagaitzak eta xehetasunak

Interesa ukanez gero, zuen hautagaitza (CVa eta motibapen gutun bat) 2022ko uztailaren 10a aitzin igorri: BLE"€“ Haize Berri"€“ 64120 IZURA / ble-arrapitz@wanadoo.fr. Ahozkoak uztailaren 18an iraganen dira parez pare.

Info +: ble.maria.brykalska@gmail.com


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.