Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Libreplume elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Libreplume elkarteak bitartekaritzako pertsona bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Uztailaren 9a | ± 01 min 10 s
Eginbeharrak
- Gazteendako literatura inguruko tailerrak animatzea, publiko desberdinen aldean: jende ibiltariak, 3 urtez peko haurrak, eskolako ikasleak
- “Bouquinville Ttipia" liburu festibalaren programazioan eta antolaketan parte hartzea euskarazko sail guzietan: idazleekiko harremanak, eskolako ikasleendako tailerrak, komunikazioa, prentsarekiko harremanak...
- Elkartearen komunikazio euskarri elebidunak kudeatzea: webgunea, sare sozialak, hilabeteroko egitaraua, berripapera.
Eskaturiko gaitasunak
- Frantsesa eta euskara ongi menperatzea, ahoz eta idatziz
- Oinarrizko informatikako gaitasunak: testu eta irudi tratamendua, sare sozialak...
- Gazteendako literaturarako interesa eta ezagutza
- Animazioan esperientzia izatea, batez ere haurren aldean
- Baxoa + 2 mailako formakuntza
- B gidabaimena eta ibilgailua derrigorrezkoa
Baldintzak
- Kontratu mota: amatasun geldialdi bat ordezkatzeko epe mugatuzko kontratua, luza daitekeena
- Hilabeteko lansari gordina: 1 716,20"‚¬
- Asteko lan denbora: 35h astelehenetik ostiralera (noiztenka larunbatetan eta arratsetan lan egin beharko)
- 2022ko urri erdian hasteko.
- Elkartearen neurria: 10 langile baino gutiago
Lekua: Baiona Lapurdi
Enpresa: Lansarean
Lan mota: Egonaldi baterako
Kontaktua: Sandrine Mounier, elkartearen kudeatzailea:smounier@libreplume.fr/ 09 84 19 23 26 / Jouandin etorbidea 6 bis, 64 100 Baiona.
Hautagaitza 2022ko uztailaren 25a baino lehen igorri behar da.
























