Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Baionako Gau Eskolan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. AEK-k permanente bat xerkatzen du Baionako Gau Eskolan. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Uztailaren 13a | ± 49 s
Eginbeharrak
- Gau Eskolan klaseak eman
- Gau Eskolako bizia kudeatu eta koarduraduna izan
Eskaturiko gaitasunak
- Esperientzia ez da ezinbestekoa baina hobetsia izanen da
- Baionako eskualdearen ezagutza
- Informatikako oinarrizko ezagutzak
- Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna
- Giroa sortzeko gaitasuna
- Kanpo zein barne-harremanetarako gaitasun
- Euskara eta frantsesa goi maila
- AEKren ikuspegia, balioak helburuak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu
- Autonomian eta lan taldean aritzeko gaitasuna
Baldintzak
- 35 oreneko urte beteko kontratua mugagabekoa bilaka daitekeena
- 2022ko irailetik 2023ko agorrilera
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitza CV eta motibapen gutuna euskaraz igortzeko epea: 2022ko AGORRILAREN 16a AEK - Marengo karrika 22 - 64100 BAIONA, iparraldea@aek.eus
Info+: 05 59 25 76 09 - https://www.aek.eus/eu/
























