Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskon.
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskok bi zerbitzu zibiko xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Agorrilaren 25a | ± 01 min 31 s
18 eta 25 urte artean dituzu, zure lehen esperientzia profesionala ezagutu edo geldialdi bat egin nahi duzu zure ikasketetan elkarte batean lan eginez? Euskoan sartu eta Europako lehen tokiko monetaren garapenean parte hartu!
Euskok bi zebitzu zibiko xerkatzen ditu: bata ekitaldian lan egiteko eta bestea komunikazioan.
Eginbeharrak
- Ekitaldi arloan: Euskal Monetak antolatzen dituen ekitaldien altolaketan lan egin (logistika, laguntzaileen kudeaketa, komunikazioa...). Informazio mahai inguruen animazioan parte hartu (tokiko monetaren promozioa egin publikoarekin). Ekitaldien plangintza kudeaketan lagundu.
- Komunikazio arloan: Grafismoa (bisualak sortu webgune eta paperezko dokumentuentzat), idatzizkoa (sare sozialentzat, webgunearentzat, mailing-arentzat... Publikazio eta komunikazio plan bat segitzea suposatzen du, mezuer erantzutea eta kanpoko jendearekin komunikazio segipena egitea). Komunikazio digitala (artikuluak linean ematea (wordpress) eta igortzea).
Baldintzak
- 18 eta 25 urte artean izatea
- Urriaren 3tik goiti 8 hilabeterako eta astean 24 orduko erritmoan
Xehetasunak eta hautagaitzak
- Zerbitzu zibikoa ekitaldi arloan: https://www.service-civique.gouv.fr/trouver-ma-mission/participer-a-lorganisation-devenements-et-a-lanimation-du-territoire-61aa89e236eab40037511c24?fbclid=iwar0aogkwxydnvoogsaw2-4ggnifjjjptt7lb9jda79ebu8pg42kaw15hbq0
- Zerbitzu zibikoa komunikazio arloan: https://www.service-civique.gouv.fr/trouver-ma-mission/concevoir-et-diffuser-des-messages-et-supports-de-communication-1-61d56bac46c8a972bf435b23?fbclid=iwar3p208fpdiq1pgvyvogu8w8mzxloa0uetq2brbp3e6bbwxsjh8tulok0qq
























