mintzalasai

Euskaraz bizi

Kantalasairen 20. urteurrena, Arrokaren eskutik

Hilabete honetakoa ez da usaiako Kantalasai izanen, Arroka elkarteak ekimen honen urteurrena ospatzen baitu eta horretarako gomita bereziak izanen baititu.

2022ko Agorrilaren 29a | | ± 01 min 55 s

2022tik, hilabeteko lehen igandean KANTALASAI antolatzen du Arroka elkarteak Miarritzen.

KANTALASAI ez da kontzertu bat, hitzordu herrikoi bat da, zeinetan Arroka elkarteko kideek eta nahi duen orok kantatuz parte hartzen duen. Errepertorioan, 150 euskal kanta baino gehiago, aniztasun handiarekin: ipar Euskal Herriko kantariak (Etxahun Iruri, Labèguerie,Etxamendi eta Larralde,Manex Pagola, Pantxo eta Peio, Anje Duhalde?) Hegoaldekoak (Laboa, Imanol, Lertxundi, Lete,?) eta beste hainbat.

Hastapenean, merkatuko auzoan egiten zen Kantalasai, baina geroz eta arrakastatsuago zenez eta euria eginez gero (erran daiteke aski ohikoa dela edo zela Euskal Herrian?), aterpea atzematea zaila zenez; Kasinoaren aitzineko plazara mugitu zen Kantalasai ekimena. Bertan, euria izanez gero, Kasino barnean kantatzeko parada izan da, urte hastapenetik Diane aretoa erabiltzen da.

Parte hartzaile kopurua 100 eta 200 lagunen artekoa izaten da, sasoinen arabera, eta jatorriari dagokionez, 50km-ko erradiotik heldu direla erran daiteke, Tyrossetik hasi eta Donibane Lohizunera.

Hurrengo Kantalasai, irailaren 4an izanen da eta berezia izanen da, bi talde gomitatu baititugu, bata Tafallakoa (Nafarroa) eta bestea Barakaldokoa (Bizkaia).

9:30etik aitzina, kantu liburuxkak salgai izanen dira.

Gomitei harrera egin ondotik, Kantalasai 10:30ean hasiko da 12:00ak arte. Ondotik, Mutxikoak.

Izena emanez gero, bertan bazkaltzeko parada izanen da 13:30ean.

Urteurren hau baliatu nahi dute ere, Joanes Hillau abesbatza zuzendariari omenaldi bat egiteko, Baigorriko musikari familia bateko semeak 2002tik animatzen ditu antalasai hitzordu guziak, baita errepikak eta bestelako ekimenak ere. Esker handi bat.

Hitzordua, beraz, irailaren 4an, igandearekin, 10:30etik aitzina Kasinoaren aitzinaldean.


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.