Euskarazko podkast berriak haurrentzat
EITBren eskutik, bi podkast entzungai dira sarean: bat txikienentzat eta bestea 6-13 urte artekoentzat.
2022ko Abenduaren 5a | | ± 58 s
Kuku! Ipuin bilduma
Entzun eta ikusiz, haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi dien ipuin bilduma. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz, errepikakortasunak haurrarengan duen garrantziaren jakitun.
Entzuteko: https://www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/kuku/
Entzun eta ikusteko: https://www.youtube.com/playlist?list=PLKE4WT5Uudh0QY6PxUZpN8v4Dy1L608pv
Sara eta Paulen abenturak
Sei eta hamahiru urte bitarteko entzule gazteei zuzenduta dago eta bi pertsonaia nagusi ditu. Sara, neska itsua, superdotatua eta lagunkoia, eta Paul, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa. Hitz totela da, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuak ditu, seme bakarra da? Baina, mutil dibertitu eta baikorra da hala ere Paul.
Entzuteko: https://www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/sara-eta-paul/
























