Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Integrazio Batzordea elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Integrazio Batzordea elkartaek sozial arloko bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Irailaren 8a | ± 01 min 04 s
Ahalmen urritasun bat duten ikastoletako haurren familiak laguntzen dituen Integrazio Batzordea elkarteak sozial arloko bi langile xekatzen ditu.
Eginbeharrak
Administrazio kontseiluaren burupean, eginkizun hauek bete:
- Familiak sustengatu eta ahalmen urritasunari buruz kontseilatu
- Familien desmartxa administratiboetan lagundu
- MDPHeko dozierrak segitu
- Ahalmen urritasunari buruz sensibilizazioa landu
- Hezkuntza taldeko bilkuretan (EE) eta eskolatze segipen bilkuretan (ESS) parte hartu
- AESH hautatzeetan parte hartu
Eskaturiko gaitasunak
- Baxoa maila, sozial arloko formakuntza batekin, ahalaz elbarritasunaren ezagutza onarekin
- Ahozko eta idatzian trebe izan
- Euskara eta frantsesa menperatu ahalaz idatzian eta ahozkoan
- Tresna informatikoa eta elkarte bizian esperientzia ukan
- Harreman errextasunak ukan
- Autonomoa izan
- Antolaketan trebe izan
Baldintzak
- Kontratu mugagabea (CDI), 26 orenekoa
- Kontratu mugatua (CDD), denbora osoz, 2022/10/17tik 2023/03/12a arte
- Konbenio kolektiboaren araberako lan saria
- Gida baimena eta autoa
Xehetasunak eta hautagaitzak
Zure CV eta motibapen gutuna igor, irailaren 15a aitzin helbide honetara: Integrazio Batzordea, Larraldea, Amotz auzoa, 64310 Senpere / edo meilez gizab@integrazio-batzordea.eus.
Info +: deitu 05 59 85 89 24
























