Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Hirigune Elkargoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Hirigune Elkargoak Euskal Mendia misio kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urriaren 11a | ± 02 min 14 s
Eginbeharrak
- Mendi/mendigune eremuetan proiektu ekarleen laguntza ko-animatzea, Leader euskal mendia programaren bidez.
- Misio kargudunak"€œLEADER euskal mendia" animatzaile eta kudeatzailearekin hertsiki lan eginen du ondoko misioetan: Proiektu ekarleak laguntzea / Gizarte loturari buruzko proiektu deialdi bat gauzatzea / Programaren lan eta gidaritza instantzietan parte hartzea / 2014-2022ko programaren bilanean parte hartzea eta segida apailatzea
- Mendiguneen erabilera anitzeko kudeaketa ekintzak gauzatzea, EHMEB-rekin loturan, Sindikatu batzordeen elkartea.
- Mendiari buruzko komunikazioa, Euskal Elkargoko informazio euskarrietan. Mendiko lurraldeari buruzko argibideak koordinatu eta zabaldu beharko dira, bai eta Euskal Elkargoak bertan eramaten dituen ekintzei buruz ere: Mendiko eragile eta jarduerei buruzko informazioak eta berriak; Proiektu ekarleei argibideak: Leader programa, proiektu deialdiak, beste finantzabide; Natura 2000-ri buruz informatzea; Mendian segitu beharreko aholku praktikoei sentsibilizatzea
- Informatze lan hori mendia zerbitzua eta komunikazio zerbitzuarekin lotura eginen da, ondoko informazio euskarrietan: Euskal Elkargoko webgunea, Baskinfo etab.
Eskaturiko gaitasunak
- Gutienez batxilergoa +3 eta lehen esperientzia adierazgarri bat
- Lurraldea eta erakunde publikoen ingurumena ezagutzea
- Kudeaketa eta proiektuak jarraitzeko tresnak ezagutzea
- Administrazio eta diru mailako kudeaketa publikoa ezagutzea
- Proiektu garapenerako ingeniaritza, mendia eta finantza-txostenen jarraipena, batez ere Europa mailan, LEADER kudeaketa prozedura eta kontratupeko politikak ezagutzea
- Ekitaldiak antolatzea, animatzeko gaitasuna
- Tresna numerikoak, Pack Office programak menperatzea
- Gaztelera, ingelesa edo/eta euskara menperatzea preziatua
- Idazteko erraztasuna
- Harreman gaitasunak
- Autonomia, gaitasun aniztasuna, zorroztasuna, antolaketa
- Entzuteko, komunikatzeko, lantaldearekin lan egiteko gaitasuna.
Baldintzak
- Lurralde-arduradunen enplegu-esparrua
- Denbora osoko kontratu mugagabea
- Lantokia: Xiberoako eremua, Maulen
- Ipar Euskal Herri osoan mugitu beharko da.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak bidali behar dira: M. le Président de la Communauté d'Agglomération Pays Basque, Direction des Ressources Humaines, Service Gestion des Emplois et Compétences, edo recrutement@communaute-paysbasque.fr helbidera, ondoko erreferentzia zehaztuz: 127-2022-DG, 2022ko azaroaren 2a baino lehen.
























