Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza ELB sindikatan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. ELB sindikatak administrazio animatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urriaren 18a | ± 54 s
Eginbeharrak
- Idazkaritza eta administrazio lanak
- Animazioa
- Artikuluen idaztea
- Sindikataren ekitaldien antolaketa
Eskaturiko gaitasunak
- Baxoa +2 edo lan esperientzia laborantxa munduko animazioan
- Antolatzeko gaitasuna eta zorroztasuna dosierren segipenean
- Kontabilitate eta kudeaketa gaitasuna
- Animatzaile gaitasuna
- Harremanetarako gaitasuna bai eta taldean lanean aritzeko ere
- Laborantxa herrikoiaz motibatua
- Informatika tresnen menperatzea
- Ahalez euskaraduna (ahoz eta idatziz)
- Sindikalgintzan esperientzia edo ezagutza ukaitea hobe
Baldintzak
- Kontratu mugagabea, 26 oren astean
- Lan tokia Ainhize Monjolosen, Ipar Euskal Herrian gaindi ibiltzeko aukera
- B gida baimena eta autoa beharrezkoak
- Hilabete saria Confédération Paysanne-ko hitzarmen kolektiboaren arabera
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV + motibapen gutuna 2022ko azaroaren 13ko igorri behar dira: ELB sindikata, Zuentzat etxea, 64 220 Ainhize Monjolose syndicat.elb@wanadoo.fr
























