Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Herrikoa elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Herrikoa elkarteak zuzendari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urriaren 27a | ± 01 min 07 s
HERRIKOA-k berezuzendari berria xerkatzen du, enpresaren funtzionamendu ona eta hazkuntza ziurtatzeko.
Eginbeharrak
- Enpresaren garapen-estrategiaren definizioan eta haren ezarpenean parte hartzea;
- Bere jardueraren kudeaketa;
- Finantzaketak baieztatzea;
- Langileen kudeaketa;
- Akziodunekiko harremanen kudeaketa gainbegiratzea;
- Herrikoa enpresei eta proiektuen sustatzaileei aurkeztu;
- Preskriptoreen eta beste bazkideen sareen garapena;
- Kanpo komunikazio politikaren garapena eta hedapena;
- Enpresaren ordezkaritza bazkide eta erakunde ezberdinekin.
Eskaturiko gaitasunak
- Enpresa edo finantza eskolan goi-mailako ikasketak (Baxoa +5) lizentziatua;
- Kudeaketa esperientzia aktiboa;
- Egokigarritasun handia;
- Autonomoa, antolatua eta zorrotza;
- Analitiko eta sintesirako trebetasunekin eta entzuteko gaitasun onarekin;
- Lurraldearen garapen iraunkorraren zerbitzura finantzaketa parte-hartzaileen filosofiari lotua;
- Proiektu kolektibo batean parte hartzeko gogoarekin;
- Euskal Herriko paisaia ekonomikoaren eta bertako eragileen ezagutza baloratuko da
- Euskara hitz egitea azkarki baloratua da.
Baldintzak
Lanpostua Angelun kokatua da eta 2023ko apirilaren 1etik aurrera beteko da.
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibazio gutuna direction@herrikoa.eus helbidera igorri behar da.
























