Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintzan Radiokultura irratian
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Radiokulturak saio egile / animatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Azaroaren 9a | ± 45 s
Kalitatezko irratigintza eta zuzenezko animazioa deskubritu nahi dituzu? Emankizun bat nola ekoizten den ikasi nahi duzu? Radiokulturak lanpostu bat eskaintzen du irratigintzan aritzeko.
Eginbeharrak
- Irrati emankizunak ekoiztu
- Zuzenezko emankizunetan parte hartu
- Emankizunen hedapena prestatu
Eskaturiko gaitasunak
- 18 eta 30 urte artean.
- Euskara eta frantsesa menperatzea.
- Komunikazio gaitasunak.
- Ordenagailuekin ohitura izatea.
Baldintzak
- Denbora osoko lanpostua
- Formakuntzak eskaintzen ditugu (irratigintzan esperientzia ukaitea ez da beharrezkoa).
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak eta motibazio gutunak abenduaren 1a aitzin bidali mezu elektronikoz info@radiokultura.com edo postaz: RADIOKULTURA - BÀ¢timent ARY eraikina"€“ Pilota plaza / Place du Jeu de Paume - 64240 HAZPARNE
























