Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Monetan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Moneta elkarteak administrazio laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Azaroaren 14a | ± 48 s
Eginbeharrak
- Harrera fisikoa eta telefonoa, posta elektroniko eta gutunen kudeatzea
- Aldaguneen kudeaketa egitea
- Profesionalen eta partikularren kidetzeen segitzea
- Gastu orokorren kudeaketa egitea
- Urteko ekitaldi nagusietan parte hartzea (Eusko Eguna, Baionako Bestak, Lurrama)
Eskaturiko gaitasunak
- Antolatzeko gaitasuna
- Lana autonomian
- Harremanerako erraztasuna
- Taldean lan egiteko gaitasuna
- Usaiako bulegoko tresnen erabilpen ona
- Euskara ongi menperatzea, bai idatziz bai ahoz
Baldintzak
- Kontratu mota: mugagabea
- Lan denbora: 35 ordu astean
- Soldata: hazkundeari darraion lanbide-arteko gutieneko orduko soldata (SMIC) ordukoa
- Mutualitatea eta behar-orduetako kutxa
- Non: Baiona
- Lanpostuaren hastapena: ahal bezain fite
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma eta motibazio gutuna bidaltzekoak dira info@euskalmoneta.org helbidera abenduaren 5a baino lehen.
























