Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Bil Gaiten elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bil Gaiten elkarteak komunikazio eta ekitaldi antolatzaile misio karguduna bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Azaroaren 14a | ± 01 min 51 s
Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen baitan hainbat besta giroko topaketa eta gogoeta antolatzeko xedea duen proiektu baten baitan, Bil Gaiten elkarteak, komunikazio eta ekitaldi misio kargudun bat bilatzen du.
Eginbeharrak
- Kudeaketa administratibo eta finantzialaren lan taldearekin batera, eguneroko eragiketa finantzario eta administratibo arrunten egitea;
- Komunikazio lan taldearekin batera, taldearen animazioan parte hartzea, komunikazio ekitaldi/kanpainak abian ezarri, komunikazio numerikoko tresnak mantendu eta animatu (webgunea, sare sozialak, etab.);
- Gertakari lan taldearekin batera, taldearen animazioan parte hartu, ekitaldien antolaketa tekniko eta logistikoa segitu eta lagundu;
- Laguntzaileen koordinazioa bermatu, tokiko dinamizazioaren animazioan parte hartu, tokiko erreferenteak lagundu eragile, partaide eta laguntzaile sarea animatzen
- Administrazio Kontseiluaren gidaritza bilkuren animazioan parte hartu.
Eskaturiko gaitasunak
- Proiektuarekiko motibazioa, lurraldearen eta tokiko eragileen ezagutza, Mugimendu Abertzalearekiko interesa. Militantismoan esperientzia ukaitea eskertuko litzateke.
- Komunikazio numerikoaren eta sare sozialen tresnak eta kodeak menperatzea
- Antolaketa eta teknika gaitasunak
- Harremanak sortzeko, eragileen entzuteko eta ulertzeko gaitasuna; zeharkakotasuna
- Dinamismoa eta motibatzeko/mobilizatzeko gaitasuna
- Engaiamendua, disponibilitate handia eta malgutasuna - Zorroztasuna, adaptazioa, autonomikoki baita taldean lan egitea
- Bulegotika tresnen menperatzea, idazketa eta sintesia gaitasunak
- Euskara eta frantsesa menperatzea
- B gida baimena eta autoa
Baldintzak
- Kontratu mugatua, denbora osoz (edo denbora partzialean hautagaien disponibilitateen arabera)
- Misioaren hastapena: 2022ko abenduaren 1a - Misioaren bukaera: 2024ko udaberria
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculumak eta motibazio gutunak bidali behar dira azaroaren 25a aitzin (azken epea) - Kontaktua: Bil Gaiten"€“ bilgaiten@gmail.com - 06 14 24 31 23 2/2
























