Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Banka herrian
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bankako herriak ondarearen animatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Azaroaren 17a | ± 59 s
Aldudeko ibarrean kokatutako Bankako herriak bere metalgintza eta meatze-ondarea balioztatzeko eta sustatzeko langile bat bilatzen du.
Eginbeharrak
- Bisita gidatuak animatzea euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta, ahalaz, ingelesez
- Eskolekin, bisitariekin eta tokiko prentsarekin bitartekaritza segurtatzea
- Ondarea balioztatzeko proiektuak koordinatzea
- Turismo bulegoekin, ostatatzaileekin, tokiko prentsarekin komunikazioa segurtatzea, webgunea eta sare sozialak kudeatzea
- Ondare batzordeko boluntarioekin lotura
Eskaturiko gaitasunak
- Ahalaz, bisita gidatuak eta eskolako tailerrak eramateko esperientzia
- Tokiko historia eta ondarea ezagutzea
- Autonomoa izatea
- Sortzeko proposamenak egiteko gaitasuna
- Taldean aritzeko gaitasuna, harremanetarako erraztasuna
- Boluntarioak koordinatzeko gaitasuna
- Antolatua izatea
- Zorroztasuna eta bizkortasuna
- Informatika tresnak menperatzea
- Euskara jakitea hobe
Baldintzak
- B gidabaimena eta ibilgailu pertsonala ukaitea baitezpadakoa
- 2022ko abenduan hasteko
Xehetasunak eta hautagaitzak
Motibapen gutuna eta curriculuma bidali 2022ko azaroaren 23a baino lehen: olhaberri@gmail.com.
Info +: Herriko Etxea: 05 59 37 40 40 / Ondarearen sustapena: 06 75 72 96 08.
























