Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Baionako Hiriondo ikastolak langile laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Abenduaren 6a | ± 46 s
Eginbeharrak
- Haurra bere autonomia eskuratzen laguntzea
- Garbitasuna eta haurraren segurtasun fisiko eta afektiboa zaintzea
- Irakaslearen laguntzailea bilakatzea jarduera pedagogikoen prestaketan edo animazioan
- Haurren kudeaketa bazkaria aitzin, momentuan edo ondotik, baita pausa edo aire hartze denboretan ere
- Haur talde baten kudeaketa eta animazioa
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara menperatzea beharrezkoa
- Haurraren beharrak identifikatzea
- Aktibitateen animazioan gaitasuna
- Elkarlanerako gaitasuna eta malgutasuna
- Segurtasun eta garbitasun legeak betetzea
Baldintzak
- 2023ko urtarrilaren 3an hasteko kontratu mugatua, ekaina arte.
- Denboraldia partziala, 20 ordu astean, arratsaldeetan: astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan (oporretatik kanpo)
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek CVa eta motibapen gutuna igor ditzatela langileakpolo@gmail.com helbidera, lehenbailehen.
























