Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Kanboko Xalbador kolegioak idazkari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Abenduaren 12a | ± 30 s
Eginbeharrak
- Kolegioko harrera, ikasle eta gurasoekin harremana
- Ikasle eta familien administrazio lanak
- Hezkunde Nazionalarekiko desmartxak eraman
- Zuzendariaren idazkaritza lanak
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa ongi menperatzea, ahoz eta idatziz
- Informatika ezagutzak
- Baxoa +2
- Idazkaritza ikasketak lehenetsiak
Baldintzak
- 2023ko urtarrilaren 3tik iraila erditsu arte
- Amatasun ordezkapen kontratua
- Denbora osoko jardunaldia
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek curriculuma, motibapen gutuna eta diplomaren kopia igor ditzatela xalbador@seaska.eus helbidera, lehenbailehen.
























