Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Kimua ikastolak eskola-haurtzain bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Urtarrilaren 16a | ± 01 min 05 s
Egin beharrak
- Gelan: haurrak errezibitu, irakasleak beren aktibitate pedagogikoetan lagundu, aktibitateetako materiala prestatu, tailerrak animatu, materialaren eta ikasgelaren garbiketa.
- Kantinan: apairuak haurrei zerbitzatu (bazkaria eta arratsaldeko askaria), barneak (apairu-gela eta sukaldea) eta materiala garbitu.
- Gainerateko egitekoak: haurrak eguneroko bizitzako zeretan lagundu, janzteko eta ikuzteko, haurrak zaindu eta haien segurtasuna bermatu, hezkuntza-proiektuetan parte hartu, haurrak eskola-ateraldietan lagundu.
Eskaturiko gaitasunak
- AEPE (lehen haurtzaroa) Lanbide Gaitasun Agiri tituluduna
- Euskalduna izatea baitezpadakoa da
- Haurraren garapenerako etapa nagusien ezagutza
- Eskola-egituraren ezagutza
- Irakasleak eman manuei jarraikiz, tailerrak animatzeko eta kudeatzeko gaitasunak
- Behatzeko, komunikatzeko eta taldean lan egiteko gaitasunak
Baldintzak
- Lan garaia: 2023ko urtarrilaren 23tik 2023ko uztailaren 7ra
- Kontratu mota: Amatasun geldialdi baten ordezkatzea / Lanaldi osoa / Astean 4 lanegun
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek Carole de Brito edo Philippe Recalt-ekin harremanetan sartu beharko dute e-mailez (kimua.kudeaketa@gmail.com) edo telefonoz (06 18 41 55 79 edo 06 84 28 71 84, hurrenez hurren). Curriculuma eta motibapen gutuna bidali beharko dute.
























