Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Moneta elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal moneta elkarteak administrazio laguntzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Urtarrilaren 20a | ± 01 min 01 s
Eginbeharrak
- Harrera fisikoa eta telefonoa, posta elektroniko eta gutunen kudeatzea
- Aldaguneen kudeaketa egitea (inbentarioaren kudeaketa, gutun-azalen prestatzea, aldagune itzuliaren antolaketa, transakzioen sarrera, etab.)
- Profesionalen eta partikularren kidetzeen segitzea (bazkideen sarrera, CRMko datuen eguneratzea, ordaintzeko pagamoldeen prestatzea, etab.)
- Gastu orokorren kudeaketa egitea (autoak, telefonia, hornidurak, lokalak, etab.)
- Urteko ekitaldi nagusietan parte hartzea (Eusko Eguna, Baionako Bestak, Lurrama)
Eskaturiko gaitasunak
- Antolatzeko gaitasuna
- Lana autonomian
- Harremanerako erraztasuna
- Taldean lan egiteko gaitasuna
- Usaiazko bulegoko tresnen erabilpen ona
- Euskara ongi menperatzea, bai idatzia bai ahozkoa
Baldintzak
- Kontratu mota: mugagabea
- Lan denboraren asteko iraupena: 35 ordu astean
- Soldata: hazkundeari darraion lanbide-arteko gutieneko soldata, ordukoa, mutualitatea eta behar-orduetako kutxa
- Non: Baiona
- Lanpostuaren hastapena: ahal bezain fite
Xehetasunak eta hautagaitzak
CVa eta motibazio gutuna bidaltzekoak dira info@euskalmoneta.org helbidera otsailaren 6a baino lehen.
























