Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Integrazio Batzordea elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Integrazio Batzordeak sozial arloko langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Otsailaren 25a | ± 50 s
Ahalmen urritasun bat duten ikastoletako haurren familiak laguntzen dituen Integrazio Batzordea elkarteak sozial arloko langile bat xerkatzen du.
Eginbeharrak
- Familiak haien haurren eskolaratze proiektuan sustatu eta aholkatu
- Familiak urraspide administratiboetan lagundu
- AUDEko dosierrak segitu
- Ahalmen urritasunari buruz eta inklusioari buruz sentsibilizazioa landu
- Hezkuntza taldeko bilkuretan eta eskolatze jarraipen bilkuretan parte hartu
- AGAZen hautatzeetan parte hartu
Eskaturiko gaitasunak
- Baxoa + 2 edo 3 laguntza sozialean
- Ahoz eta idatziz trebe izatea
- Euskara eta frantsesa menperatzea
- Tresna informatikoa menperatzea
- Elkarte bizian esperientzia izatea
- Harreman aisetasuna
- Autonomoa, antolatua izatea
- Gida baimena eta ibilgailua ukaitea
Baldintzak
- Kontratu mugagabea
- 30 oren astean
- Hitzarmen kolektiboaren araberako lansaria
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma eta motibapen gutuna igorri gutunez edo e-mezuz: Integrazio Batzordea, 91 Larraldeko bidea, Larraldea etxea, 64310 Senpere / gizab@integrazio-batzordea.eus
Info +: 05 59 85 89 24
























