Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak bi arte irakasle xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Apirilaren 11a | ± 40 s
Eginbeharrak
Seaskak, Iparraldeko ikastolen elkarteak, bi arte irakasle ordezko bilatzen ditu.
Eskaturiko gaitasunak
- Artea lizentzia edo masterra ukan
- Euskaraduna
- Esperientzia oinarrizko hezkuntza orokorreko irakaskuntzan
Baldintzak
- Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan aritzeko, astean 14 orduz eta Larzabaleko Erdozaintzi Etxart kolegioan astean 4 orduz, 2023ko maiatzaren 2tik ikasturte bukaera arte.
- Kanboko Xalbador kolegioan aritzeko astean 10 orduz eta Larzabaleko Erdozaintzi Etxart kolegioan astean 8 orduz, 2023ko apirilaren 24tik ikasturte bukaera arte.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnak beren curriculuma, motibapen gutuna eta diplomaren kopia igor ditzatela Seaskara, apirilaren 18a aitzinseaska@ikastola.eushelbidera idatziz.
























