Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. SEASKA Ikastolen Elkarteak bigarren mailako formatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Apirilaren 21a | ± 51 s
Eginbeharrak
- Bigarren mailako irakasle ordezkoen formakuntzak antolatzea.
- Formakuntzan esku-hartzen duten irakasleak eta formatzaileak koordinatzea eta dinamizatzea
- Bigarren mailako irakasleen formakuntza helburuak betetzea:
- Irakasleak Seaskaren esparruan ari direla bermatzea. Seaskaren Hezkuntza proiektuaren gauzatzea bermatzea.
- Irakasleei parada ematea pedagogiaz eta heziketaz gogoetatzeko.
- Irakaskuntza tresnak ematea, irakasgaietarik begiratuz, didaktika sailean.
- Bere auto prestaketa, taldeko elkar lanaren bidez eta beharrez kanpoko formakuntzaren bidez joan arau garatzea.
Eskaturiko gaitasunak
- Pedagogia eta eskola esparruko ikasleen garapenari dagozkien ezagutzak.
- Irakasle edo formatzaile esperientzia
- Elebiduna izan: euskara / frantsesa
Baldintzak
- 2023ko Irailetik goiti.
- Seaskako postu hau betetzeagatik, hitzarmenaren araberako saria proposatua da
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnek motibapen gutuna eta curriculuma igor ditzatela maiatzaren 15a aitzinseaska@ikastola.eushelbidera.
























