Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Integrazio Batzordea elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Integrazio batzordeak sozial arloko langile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Apirilaren 26a | ± 40 s
Eginbeharrak
- Familiak sustengatu eta ahalmen urritasunari buruz aholkatu
- Familiak desmartxa administratiboetan lagundu
- AUDEko dosierrak segitu
- Ahalmen urritasunari buruz sentsibilizazioa landu
- Hezkuntza taldeko bilkuretan eta eskolatze segipen bilkuretan parte hartu
- AESH hautatzeetan parte hartu
Eskaturiko gaitasunak
- Baxo maila, sozial arloko formakuntza batekin, ahalaz elbarritasunaren ezagutza onarekin
- Ahozko eta idatzizko trebetasuna
- Ahalaz euskara eta frantsesa menperatzea, ahoz eta idatziz
- Tresna informatikoa menperatzea
- Elkarte bizian esperientzia ukaitea
- Harremanetarako erraztasunak, autonomoa eta antolatua
Baldintzak
- Kontratu mugagabea, 26 oren astean
- Ahal bezain laster hasteko
- Hitzarmen kolektiboaren araberako lan saria
- Gidabaimena eta ibilgailua
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculuma eta motibapen gutuna igorri maiatzaren 16a aitzin: gizab@integrazio-batzordea.eus
























