Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza ENARGIA, I-ENER eta AUPA enpresetan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. ENARGIA, I-ENER eta AUPA enpresek marketing digitalaren kargudun bat xerkatzen dute. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Apirilaren 26a | ± 55 s
Eginbeharrak
- Marketing ekintzen eta estrategia digitalaren garapena
- Multikanaletako komunikazio kanpainak plantan ezartzea
- Edukien sorrera (idatziak eta ikusmen-edukiak)
- Web + SEO proiektuen kudeaketa
- Mezularitza eta sare sozialetako kanpainen kudeaketa
- Leads eskuratzea, datu baseen eta estatistika azterketen segipena
- Beste komunikazio ekintzak eta gertakizunak
- Kideen eta partaideen koordinazioa
- Itzulpenak euskaraz
Eskaturiko gaitasunak
- Goi mailako formakuntza marketing eta komunikazioan, berezitasuna marketing digitalean.
- Gutienez 3 urteko esperientzia profesionala kargu berdintsu batean.
- Autonomia, gaitasun anitza, zorroztasuna eta eragile desberdinen estrategiekin koherentzian den antolakuntza.
- Analisia eta zaintza izpiritua.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Idazteko erraztasuna.
- Finantza parte hartzailearen filosofiari atxikimendua, lurraldearen garapen iraunkorraren zerbitzuko.
- Grafismo eta bideogintzan gaitasunak desiratuak.
- Euskara menperatzea beharrezkoa.
Baldintzak
- Kontratu mugagabea
- Lehenbailehen hasteko
Xehetasunak eta hautagaitzak
Curriculum eta motibapen gutuna info@enargia.eus helbidera bidali lehenbailehen.
Info +: www.enargia.eus
























