Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. SEASKA, Ikastolen Federazioak, euskara saileko koordinatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 1a | ± 59 s
Eginbeharrak
- Haur Hezkuntzatik hasi eta Lizeoraino Euskarako Programa landu irakasleekin
- Hizkuntza eta literatura sailak kudeatu bigarren mailako irakasleekin, baita aditu eta kolaboratzaileekin ere.
- Lehen eta bigarren mailako ahozko eta idatzizko programaketak zein frogak sortu eta koordinatu
- Formakuntzak antolatu, kudeatu eta eman
- Gelaz kanpoko euskararen erabilera sustatzeko proiektuetan parte hartu
- Gurasoei haurraren euskalduntzean laguntzeko baliabideak eman.
Eskaturiko gaitasunak
- Galdegin formakuntza: euskal ikasketak
- Euskararen irakaskuntzan esperientzia
- EGA
- Euskal filologian eta literaturan jantzia
- Talde kudeaketan eta animazioan trebatua
- Proiektu kudeaketan eta idazketan ohitua
Baldintzak
- Denbora '¾-ez
- 2023ko irailaren 1ean lanean hasteko
- Kontratu mugagabea (4 hilabeteko entseguarekin)
- Soldata: Hitzarmen Kolektiboaren arabera
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnek Seaskari curriculum bat eta motibapen gutun bat bidali behar dute 2023ko irailaren 15a baino lehen: Seaska - Nere Pentzea - Route de la Pouponnière - 64250 KANBO edoseaska@ikastola.eus
























