Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Kanalduden
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Kanaldudek ikus-entzun saileko teknikari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Uztailaren 28a | ± 48 s
Eginbeharrak
- Emankizun baten ekoizteko beharrezko bideogintza materialaren ezartzea eta baliabideak segurtatzea
- Kokapen-bilaketak, konfigurazioak eta ekoizpen kamioiaren kablatzea (bideoa eta soinua)
- Telebista plato baten instalatzea, filmaketa eta soinu hartzea multi kamera edo erreportaia moduan
- Materialaren oinarrizko mantentzea
- Bideo-edizioa
Eskaturiko gaitasunak
- Ikus-entzunezko baxoa + 2/3 eta 2 urteko gutieneko esperientzia antzeko postu batean
- Polifazetikoa. Nahasgailu eta kontsola baten konfigurazioa eta instalazioa menperatzea
- Iniziatiba eta komunikatzeko gaitasuna izatea
- Elebiduna izatea: euskara eta frantsesa (ahozkoa eta idatzia)
Baldintzak
- Berehala hasteko
- Hitzarmena: kontratu mugatua, mugagabea bilaka daitekeena
- 35 orduko lanaldia (batzuetan, asteburuetan)
- Lantokia: Bidarrai
- Lansaria: 22 000€ urtean, gordin
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatua bazara gaur egungo taldean sartzeko eta erronkak gainditzeko, zure curriculuma eta motibapen gutuna igorri: soziala@kanaldude.eus
























