mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Baionako turismo bulegoan

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Baionako Turismo Bulegoak bi konferentzia-gidari xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2023ko Agorrilaren 23a | ± 02 min 30 s

Eginbeharrak

  • Baionako Turismo Bulegoak bi konferentzia-gidari bilatzen ditu turistei, bertakoei eta eskolei bisita gidatuak emateko.
  • Bisita eta animazio nagusiak Baionako hiriari buruzkoak dira. Arte eta Historia Hiria labelaren inguruan sortzen dira Baionako Kultura Sailarekin batera.
  • Beste bisita batzuk eman daitezke eskualdean (Euskal Herri osoan, Euskadin, Landetako hegoaldean edo Biarnon). Hauek turismo bulegoan sortzen dira taldeentzako zerbitzuen sailarekin batera.

Eskaturiko gaitasunak

  • Konferentzia-gidari titulua izatea (nahitaezkoa).
  • Gida lanetan esperientzia izatea.
  • Frantsesa jakin behar da eta gutxienez hurrengo hizkuntzetako bat hitz egitea: ingelesa, gaztelera, euskara
  • B gidabaimena izatea
  • Historian, Artearen historian, arkeologian edo ondareen zabalkundean formakuntza izatea.
  • Bertako historia eta ondarearen ezagutza ona izatea.
  • Ondarearen babesaren inguruko araudia ezagutzea.
  • Baiona eta Euskal Herriko bezero turistikoak ezagutzea.
  • Entzuteko eta egokitzeko gaitasuna izatea.
  • Harrera ona egiten jakitea, harreman gaitasunak izatea.
  • Puntualtasuna, autonomia, taldean lan egiteko gaitasuna.

Baldintzak

  • Kontratu mugagabea, denbora osoan.
  • 35 ordu astean, sasoiaren arabera moldatu daitezkeenak.
  • Noiz hasteko: Lehenengo postua 2023ko urriaren 1etik aurrera /Bigarren postua 2024ko ekainaren 1etik aurrera
  • Astean 5 egunez lan egingo da, igandeak eta jaiegunak ere beharrezkoa den kasuetan.
  • Lanaldia egunez izango da normalean. Noizbehinka gauez ere izan daiteke (gauez egindako bisitak, aparteko ekitaldiak).
  • Non: Turismo Bulegoaren egoitzan (Euskaldunen plaza, 25) batez ere talde administratiboan lan egiteko.
  • Beste lan eremuak: Arte eta Historia Hiria labelaren Baionako ondarearen taldearen bulegoan (Gosse karrika 14, Baiona). Materialaren prestaketa eta dokumentazioan lan egiteko.
  • Kanpoan egiten diren bisita gidatuak eremu desberdinetan egiten dira (monumentuak, museoak, bazkideen gunean,?) Baionako eta inguruko lurraldean (gidak, bisitak eta batzuetan konferentziak)
  • Ordainsaria: 3175. turismoaren hitzarmen kolektiboaren araberakoa.
  • 2023an indarrean dauden gizarte-prestazioak: mutualitatean parte-hartzea, pentsio-kontratua, 13. hilabete saria, irabaziak partekatzeko hitzarmena.
  • Batez ere Baionan lan egiteko.
  • Bidaia puntualak Euskal Herrian, Euskadin, Landetako hegoaldean eta Bearnon.

Xehetasunak eta hautagaitzak

Hautagaitzak 2023/09/05eko gaueko 12:00ak baino lehen bidali behar dira direction@visitbayonne.com helbide elektronikora,"€œCandidature guide conférencier" gaia zehaztuz.

Aukeratutako hautagaiak 2023/09/22an egingo den proba batera deituko dira. Proba honetan simulazio bat egingo da.


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.