Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Herri Soinu elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Herri Soinu elkarteak kultura administrari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2023ko Irailaren 29a | ± 01 min 47 s
Eginbeharrak
- Elkartearen ibilmolde egokia segurtatu, bulegoaren irizpideen ildotik
- Elkartearen funtzionamendu administratiboa eta finantzarioa antolatu, bulegoaren irizpideen ildotik
- Elkartearen garapenean parte hartu
- Elkartearen proiektu kulturala ibilarazi, garatu eta hedatu
- Ekitaldi desberdinen denboraldiak eta antolaketak koordinatu
- Erakunde partaideekin harremana segurtatu, koordinatu: Estatua, Eskualdea, Departamendua, Euskal Herriko Elkargoa, Herriko etxeak, Euskal kultur erakundea
- Elkartearen eta bere ekintzen komunikazioa segurtatu eta bultzatu (sare sozialak, webgunea, prentsarekin harremana)
- Hezkuntza artistiko eta kulturalaren eskaintza garatu, kultur bitartekaritza eskaintza garatu
Eskaturiko gaitasunak
- Elebiduna frantsesa eta euskara derrigorrezkoa
- Euskal kulturaren ingurunearen ezagutza eta sare artistikoen ezagutza
- Proiektuak sortzeko, bultzatzeko eta gaitasuna
- Dirulaguntzak xerkatzeko eta txostenak betetzeko gaitasuna
- Bilkurak antolatu, animatu eta eraman
- Koordinazio gaitasuna partaide desberdinen artea
- Antolaketarako gaitasuna, autonomia, erreaktibotasuna
- Tresna informatikoen menperatzea (pack office), sare sozialak eta webgunea
Aukera gehigarriak:
- Gaztelera hitz egin eta idatzi
- Musika eta/ edo dantza tradizionalen praktika
- Elkarte munduaren ezagutza
- Kontabilitate eta aurrekontuen ezagutzak
- Kudeaketa soziala
- Baxoa + 2 edo 3. BTS, DUT, lizentzia edo esperientzia profesionala
Baldintzak
- Lan lekua: Uztaritze
- Kontratu eredua: kontratua mugagabea
- Postu hartzea: 2023ko azaroaren 1etik goiti
- Lan denbora: denbora osoa, 1607 ordu urtean, elkartearen ekintzei lotutako ordu baldintzak (arratsetan eta asteburuetan ekintzak eta bilkurak)
- Telelanean aritzeko aukera
- Ordainsaria: 25 000€ eta 27 000€ artean (gordina) Espektakulu Biziaren Sektore Pribatuko Enpresen Hitzarmen Kolektibo Nazionala Diploma edo/eta esperientziaren arabera 2025eko apirilaren 1eko lanbide administratiboen lan sari minimoen arabera.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak igorri (CV + motibazio gutuna) 2023ko urriaren 18a arte, mezu elektronikoaren bidez, herri.soinu@laposte.net.
Info +: 06 23 31 27 45 (Sandra POCHULU, Herri Soinu elkartearen lehendakaria).
























