mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskararen Urtaroa: BAMeko hitzorduak

Bi urtetik behin antolatzen den Euskararen Urtaroa azaroaren 17tik abenduaren 1era iraganen da herriz herri.

2023ko Azaroaren 15a | | ± 01 min 01 s

Euskararen Urtaroaren 8. edizioaren karietara, Euskal Elkargoak, lurraldeko herriek eta hogeita hamar bat egiturek ehun bat gertakari proposatuko dituzte euskararen praktika konkretua bultzatzeko eguneroko bizitzako alderdi guzietan. Gertakariak azaroaren 17tik abenduaren 1era iraganen dira.

Baiona, Miarritze eta Angeluko hitzorduak

Txik txak jokoa

Baiona, azaroaren 17tik abenduaren 1era


Aizkolari eguna

Angelu, Orok bat, azaroaren 18an, 15:00-19:00

Xehetasunak eta izena emateko: 06 58 91 10 11 edo gaia.kirol@gmail.com


Iparraldeko Maurice Ravel kontserbatorioko herri musika, dantza eta antzerkia saila garatzeko eta egituratzeko perspektibak, mahai ingurua

Miarritze, Gare du Midi, azaroaren 25ean, 9:00etan


Planetarium saioak

Miarritzeko mediateka, azaroaren 25ean, 16:00etan eta 17:00etan

Xehetasunak eta izena emateko: 06 19 79 45 73 eta animation@astrobasque.com


“Arteen artean" dantza, musika eta antzerki tailerrak

Miarritze, Gare du Midi, azaroaren 25ean, 13:00-16:00

Lizeoko ikasleentzat


Euskara iniziazioa burasoentzat

Miarritze, Mediateka, azaroaren 30ean, 18:00etan

XEHETASUNAK ETA EGITARAUA OSORIK:

Euskararen Urtaroa 2023 (communaute-paysbasque.fr)


hari@
ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.