mintzalasai

Euskaraz bizi

Ateraldi ideia: Olentzeroren baserria eta Izenaduba basoa

Mungian (Bizkaia) kokatua da euskal mitologiaren inguruko parkea. Negu honetan familian egiteko ateraldi polita izan daiteke.

2021eko Urriaren 8a | | ± 01 min 00 s

Negu honetarako esperientzia magiko bat xerkatzen baduzue, Mungiako Izenaduba basoan atzeman dezakezue. Euskal mitologiari buruzko lehen interpretazio zentroa da eta 6000 metro karratuko parke batek eta Olentzeroren baserriak (Bizkaiako baserririk zaharrena) osatzen dute.

Izenaduba Basoan euskal mitologiako pertsonaiek bizia hartzen dute, eta beren istorioak, mitoak eta elezaharrak era ludikoan kontatzen dituzte publiko guztientzat.

Joko eta atrakzioen artean, 3D simulagailua, "Mariren koba", "Tartalo eta Haritz sakratua", "Baso magikoa eta labirintua", "Txondorra" atzematen dira. Gainera, haurrek ilusioz bisitatzen ahalko dute Olentzeroren etxea eta agian zuzenean berekin hitz egiten ahalko dute?


Kontaktua

  • Helbidea: Landetxo Goikoa- 48100Mungia
  • Telefonoa:+34946 740 061
  • Helbide elektronikoa: olentzero@izenaduba.com
  • Webgunea: http://www.izenaduba.com
  • Ordutegia: Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, ikastetxe eta taldeentzako bisitak antolatzen dituzte. Bestalde, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako zabalik egoten da.



ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.