facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak #haurrekin #enfamille

Edizio ahaztezina prestatzen ari gara

Aurten ere herri bazkaria izango da igandean
irudia ikusi | Aurten ere herri bazkaria izango da igandean

Mintzalasai-ren 8. edizioa 2019ko irailaren 23tik 29ra iraganen da, astelehenetik igandera. Argitan jarriko dira bereziki euskara urte osoan biziarazten duten eragileak.

2019ko Uztailaren 11a

Idazluma (edo smartphone-a) hartu eta egun horiek agendan idatzi! Bideo proiekzioak, hitzaldiak, ikuskizunak, ate-irekitzeak, bisita gidatuak, tailerrak, iniziazioak, bestak… Zazpi egunez, plazer handiz elkar kausitzeko eta euskara partekatzeko parada izanen dugu!

Aitzineko zazpi edizioetan gehien maitatu duzuena berriz bizitzen ahalko duzue. Leku harrigarrietan gertatuko diren edizio honetako sorpresa ederrak bizitzen ahalko dituzue ere. Eta argitalpen berriak eskuratzeko parada izanen da:

  • Sakelako hiztegien bilduma berria,
  • BABeko euskarazko aktibitateen gidaliburua,
  • "Besta euskaraz" kit-aren euskarriak,
  • eta hiztegi berria, polita… eta kokina!

Deialdi bikoitza

1) Ekarpenak egiteko deialdia: Egitaraua osatzeko baduzue euskarari loturiko ideia, iradokizun edo nahi erorik? Musika talde bat, txaranga bat edo antzerki konpainia bat ezagutzen duzue? Euskarazko tailer bat, nehoiz ikusi gabeko esperientzia bat edo performantzia bat proposatu nahi duzue?

Ez duda eta gurekin aipatu: https://mintzalasai.eus/nor_gira/harremana

2) Laguntzaileak lortzeko deialdia: Muntaketa, desmuntaketa, ostatuko lan txandak, apainketa, taloak, mahaiko zerbitzua… Ostiraletik igandera 150 laguntzaile behar ditugu. Beraz jin gure laguntzera. Giro goxoan ariko gara lanean. Eta euskara egoera errealean praktikatzeko parada da ere.

Bada lan denendako, belaunaldi guziendako eta gaitasun guziendako. Familian edo lagun artean motibatu eta izena eman: https://mintzalasai.eus/edition_2018/info_pratiques

Mintzalasai: uste baino gehiago girelako!
Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Bertrand, euskara fun da!

Euskararen berriak #euskarazbizi #vivreenbasque

Bertrand, euskara fun da!

2020eko Urriaren 23a

Euskara ikasteko erabakia, Negu Gorriak taldearen kontzertu batetik landa hartu zuen lehen aldiz Bertrand Aupetit-Durand Biarriztarrak (Biarritz 1976). Urte batzuk beranduago, lantokian proposatu formakuntzaren ondoren, euskaraz aritzeko urratsa gainditu du Angeluko euskaldun berri eta erizain alaiak.

IRAKURRI

Euskararen berriak

EKE-k euskal zinemaren hedapena laguntzen du

2020eko Urriaren 21a

EKE-k euskal zinemaren hedapena laguntzen du

Sartze honetan, euskal zinemaren dinamismoa agertzen da, ipar Euskal Herrian hainbat film aurkezten ari direlarik iraila eta abendua artean. Euskal zinemaren hedapenaren alde duen misioa kari, Euskal kultur erakundea ekitaldi anitzetan bultzatzaile eta partaide da.

IRAKURRI

AGENDA

Otxalde

Otxalde

  • 2020eko Urriaren 24a | 20:30
  • Baiona
J Marina

J Marina

  • 2020eko Azaroaren 7a | 12:00
  • Baiona

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu