Otsaileko bakantzen egitaraua
2012ko Otsailaren 9a | UDA LEKU | ± 01min 02s
Otsaileko bakantzetan, Uda Leku elkarteak gauza desberdinak proposatuko ditu zuen haurrei.
Alde batetik Biarritzeko bilgunea beste mundu baten bisitatzera joango da; haurrak mundu imaginario batetara sartuz kondairak, magia, antzerkia eta irudimenean murgilduko dira. Taldean, joko handi eta momentu goxoen artean, lagun artean euskara lantzeko aukera paregabea izanen da.
Bestalde negua dela eta bi egonaldi proposatzen ditu Negu Leku gisa.
- Bata San Martin harrian 8-11 urtekoendako egina da otsailaren 18tik 24ra. Bertan haurrek mailaka eskiatzeaz gain lau egunez, gaubeilak eta jokoak egiteko aukera ukanen dute. Prezioa 340.
- Bestea, handiagoendako (11-14 urtekoendako) Candanchun iraganen da otsailaren 26tik martxoaren3ra. Pistetan bertan den aterpe batean lo eginez goizero bertan iratzarri eta 5 egun eskiatzen egongo dira lagun artean. Prezioa: 380.
Izen emateak: udaleku.btz@orange.fr edo 0686738408.