Sakeleko hiztegiak lau haizetara!
2014ko Uztailaren 9a | BIARRITZ CULTURE | ± 33 s
Euskararen erabilera bizitzaren eremu guzietara zabaltzeko eta hizkuntzaren kalitatea hobetzeko, hiztegi txiki tematikoak argitaratuak dira egitura desberdinekin partaidetzan.
Argitaratu dugun azkena, Biarritz Culturen parte hartzeari esker eta betiko Laure Gomezen ilustrazioekin egin da. Ikuskizun biziaren dimentsio guziak biltzen ditu material horrek.
Beste 12 hiztegiak bezala, urririk eta eskuragarri dira.
Bertsio numerikoa: http://euskara-biarritz.eu/baliabideak/hiztegi
Paperezko bertsio manatzeko: http://euskara-biarritz.eu/harreman
Euskara, sakelatik ahora!

