facebookinstagramyoutuberssrss

mintzalasai

Euskararen berriak

Gaur Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da

Haurrak 3 urte bete arte etxean jasotzen duen hizkuntzari deitzen zaio ama-hizkuntza.

2019ko Otsailaren 21a

UNESCOk sortu zuen nazioarteko egun hau eta 2000. urtean ospatu zen lehen aldiz. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna bultzatzea du helburu ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna ezartzeak, hau da, munduko herri guztiek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea. Horretarako, UNESCOk urtero aholku konkretu batzuk ematen ditu.

Hainbat aldiz azpimarratu izan dute ama-hizkuntza eskolan lantzearen garrantzia. Hala lortzen baitira hiztun osoak, irakurtzen eta idazten ere badakitenak.

Ama-hizkuntza, pensatzeko baliatzen dugun hizkuntza

18. Korrikan, Amets Arzallusek idatzi zuen lekukoan gorderiko mezua, eta ama-hizkuntza zuen aipagai. Ama-hizkuntza, pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza dela zioen, ez baitezpada ikasi genuen lehen hizkuntza. Euskara bilaka daiteke norbaiten ama-hizkuntza.

Bideoan duzue testua osorik.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Eta orain zer ?

Euskararen berriak #euskarazbizi

Eta orain zer ?

2020eko Maiatzaren 14a

Konfinamendu aitzineko bizia berreskuratuko ez badugu ere, oraindik goiti progresiboki aterako gira itxialdiko girotik. 11 analisia eginak izan dira mundu osoak bizi izan duen duen krisi horri buruz. Goizegi da konklusioak ateratzeko. Baina Mintzalasai elkartetik bizpahiru gogoeta partekatzeko gogoa dugu.

IRAKURRI

AGENDA

AGENDA OSOA

Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu