Astebururako film ideiak (haurrentzat)
Haurrentzako lau film berri gehitu dituzte aste honetan Euskal Encodings atarian, euskarara bikoiztuta.
2021eko Maiatzaren 20a | | ± 02 min 13 s
Elfkinak
200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!
Ikus: https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6415.0
À‘imiñoak
Baso bateko zonalde lasai batean, abandonatutako picnic baten hondarrek bi inurri-triburen arteko gerra piztu dute. Azukre-kaxa bat dago jokoan, eta amona mantangorri ausart bat ere harrapatuta geratu da batailaren erdian. "Minuscule" animazioko telesailaren egokitzapen zinematografikoa.
Ikus: https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6416.0
Bihurri
Istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa. "Bihurri" izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, "Bihurri" hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta.
Ikus: https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6418.0
Ipuin-herriko berriak
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, "Ipuin-herriko berriak" egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zinkoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.
Ikus: https://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=6417.0



























