mintzalasai

Elkartea

Euskara eta euskal kultura hobeki ulertzeko egutegi bat

Urte hasiera honetako berritasuna: Mintzalasai elkarteak “EGUN BAT - HITZ BAT” egutegia argitaratu du Plazara egiturarekin lankidetzan eta EEP eta EKEren sostenguarekin.

2023ko Urtarrilaren 1a | | ± 02min 28s

Egutegi horretan, erabiltzaileak 365 hitz eta kontzeptu atzemanen ditu, hizkuntza bat ikastea ez baita gramatika edo hiztegia barneratzean mugatzen. Orriz orri, euskararen munduetan barna bidaia bat eskaintzen du: hizkuntza, kultura, historia, geografia, pertsona/pertsonaia historikoa, soziolinguistika, erran zaharrak.

Euskara ikas(araz)teko aitzakia

Euskara dakienak ez du gauza handirik ikasiko proposatutako ibilbidean zehar. Erabil dezala beraz egutegi hau gomita eta esker onezko opari bezala. “Denek badugu gure inguruan euskararen mundura hurbilarazi nahi dugun edo euskalduntzen ari den auzoa, senidea, lankidea, laguna...” zehaztu dute elkarteko kideek.

Eguberri aitzin, aitzin-salmenta sistema bati esker 500 egutegi salduak eta banatuak izan dira. Gaurtik goiti, egutegia eskuragarri izanen da 12€ren truke azpiko salmenta puntuetan.

Serie baten lehen harria

“Lehen bertsio hori, gure hizkuntza, herria eta kulturari buruz deus gutti dakitenei zuzendu nahi izan dugu. Bere xumetasun eta subjektibotasunean. Lehen ale bat da; datozen urteetan auzolanean aberasten ahalko litzatekeen bilduma baten lehen harritxoa.”

Egitasmo arduradunek haien eskerrak helarazi nahi izan dizkiete euskarri pedagogiko hori sortzen lagundu dituztenak: bolondres lanetan ibili diren idazleak, zuzentzaileak, banatzaileak eta materiala diruztatu duten instituzioak (EEP – EKE) eta iragarki erosleak (Kalostrape, Euskal Moneta, Seaska, Uda Leku, Euskal Hedabideak).

12 urte sortu ondoren, Mintzalasai elkarteak segitzen du euskararen biziberritze prozesuan ekarpen konkretuak egiten, euskarari dedikatutako festibala, euskara kolokiala sustatzeko sakelako hiztegiak, besta antolatzaileentzako kita eta interneteko plataforma desberdinez gain.

SALMENTA PUNTUAK:

BAB:

  • Biarritz: Social bar – Bar du Polo - Bookstore.
  • Angelu: Kokot nomade.
  • Baiona: Elkar – Kalostrape – Les Pyrénées – Jakinola – Eusko ikaskuntza - Euskal museoa.

Hego Lapurdi:

  • Getari: Guet pizza.
  • Donibane Lohizune: Battela – Martxuka.
  • Hendaia: La grande illusion liburu denda.
  • Azkaine: Xoko ona.
  • Senpere: Leku ona.
  • Sara: Pleka trinketea - Ez kexa.

Errobi - Hazparneko lurraldea:

  • Kanbo: Fabrika denda.
  • Itsasu: Ona ta Bio.

Baxe Nafarroa:

  • Donibane Garazi - Izpura: Jokoxoki.
  • Donapaleu: Bixoko
  • Irisarri: Gure doia.
  • Aldude: Alfaro ostatua.
  • Larzabale: Espelletenia.
  • Ortzaize: Menta kafe-denda.