mintzalasai

PortretakANA-MARI GRENIE

Pirripita gainean, euskararen bidegorrian

Pirripita gainean, kanpotarren artean sigi-saga iritsi da Aña-Mari Grenié (Biarritze, 1954) Portu Zaharreko hondartzara. Biarriztar honek ezin hobeki ezagutzen ditu hiriko txoko ederrak eta istorioak. Bide batez, lekuko paregabea da azken urteetako aldaketez, onez zein penagarriez ohartarazteko.

2021eko Urriaren 22a | | ± 05 min 33 s

Erretreta hartu duzunetik inoiz baino zailagoa da zurekin hitzordua lotzea...Zertan pasatzen ditu egunak Aña-Marik?

Lehen gauza, inportanteena, nire iloba ttikiak zaintzen pasatzen dut denbora anitz, biziki ongi pasatzen dut 8 eta 3 urteko ilobekin. Garai batean irakasle izateko ametsa nuen, orduan horrek betetzen du nolazpait aspaldiko gogo hori. Bestalde, euskal militantea naiz aspalditik eta horrek ere denbora hartzen du. Presoen aldeko ekintza anitzetan parte hartzen dut, niretzat biziki inportantea da.

Euskararen alde ere ari naiz, Mintza Lasai elkartearen presidente ordea naiz eta zinez plazer handi bat da talde horretako kide guztiekin lanean aritzea. Gainera ez didate lan anitz ematen eta bilkuretan botatzen ditudan ideia erdi eroak gustuko dituzte, beraz hobe! Gogoratu behar da Mintza Lasai sortu zela euskara zabaltzeko hirietan. Garai batean, kurtsoak eman ditut Biarritzeko AEKn, eta AEK sortu aitzin ere, gaztetxean kurtsoak eman nituen; Herriko Etxean ere, erdi klandestinoki, Bernard Marie auzapez ohiaren garaian. Orain sekulako aldaketak izan direla sentitzen dut.

Euskara noiztik dakizu?

Ohartu gabe euskara beti ondoan izan dut; familian usu euskaraz kantatzen zuten, baina urrunago joan gabe. Nire aita Bordelen sortu zen baina tttikitan etorri zen Biarritzera, ume zelarik alegia. Kirolaria eta parrokiako abesbatzaren zuzendari izanik famatua zen hirian. Nire amaren familia Biarritzen kokatua da aspalditik. Niri hizkuntzak beti gustatu zaizkit eta Villa pia lizeoan nintzenean euskara klaseak eskaintzen hasi ziren. Aitari hori erraitean, kontent zela ikusi nuen berehala. Familian euskal erroak ditudan arren, 17 urte arte, Biarritzen izanik, Euskal Herrian nintzela ez nintzen ohartzen ere.

Adin hartan ere ohartu nintzen nire amatxi batek euskaraz bazekiela eta hura ez zela lotsatzen. Baina inor ez zen euskaraz ari garai horietan. Niretzat, erran dezaket euskara errebelazio bat bezala izan zela.

Hor ohartu nintzen hitz anitz ezagutzen nituela eta 17 urterekin jabetu nintzen euskararekiko nuen hurbiltasunaz.

Orduan ere, mugimendu anitz izan ziren politika mailan eta Euskal Herriaren beste aurpegi bat agertu zitzaidan, hegoaldeko errealitatea eta abar.

Lan ibilbidean ere, Biarriztarra peto peto.

Bai hor ere Biarriztarra naizela ezin dut ukatu izan ere 41 urtez egon naiz Biarritzeko herriko etxean lanean. Higiene ikuskari gisa hasi nintzen eta gogoan dut Bernard Marie auzapezarekin arazo batzuk eduki nituela abertzale nintzelako.

Gero, 1991n iraultza ttiki bat gertatu zen Biarritzen udal hauteskundeen ondoren, Didier Borotrak irabazirik, abertzaleen laguntzarekin. Jakes Abeberryrekin, agintaldi hartan euskarari eta euskal kulturari doakienez berpiztea izan zen Biarritzen. Ikastola berri bat altxa zen, AEKren egoitza aldatu zen, haurtzaindegi euskalduna lagundu zuen udalak eta beste gauza anitzetan aldaketak gertatu ziren; euskara inoiz entzun ez zen hainbat gunetan sartu zen, zinez gauza anitz mugitu ziren. Garaian, Jakes Abeberry, nortasun handiko jaunaren ondoan lan egin nuen 18 urtez.

Horren ondoren, 10 urtez egon nintzen mediatekan lanean, helduentzako euskal sailaz arduratzen, erretiroa hartu arte.

Zein da Biarritzeko zure leku goxoa euskaraz aritzeko?

Bihotzeko mina pizten didazu galdera horrekin, izan ere Biarritzen leku asko ezagutu ditut zeinetan euskaraz ari ginen goxoki lagunen artean, baina leku hauen ateak hesten ikusi ditut azken urteetan. Gure hiria asko aldatzen da eta orain biziki leku gutti gelditzen dira. Polo osatua izan daiteke edo Oldarra taldearen egoitza ere.

Gorroto duzun zerbait?

Bere buruaz seguruegi den jendea ez dut maite, dudarik gabeko jendea. Momentu hauetan txertoaren gaiaz adibidez, jende batzuk entzuten dira heien buruaz oso seguru, gaiaz oso gutti dakitenean. Afirmazio handiz ari den jendea ez dut soportatzen, bederen bestea entzun eta errespetatu behar da.

Maite duzun zerbait?

Jendearen irriñoak maite ditut eta jende zintzoa. Denok hanka sartzen dugu noizbait, baina zintzoki onartzen baduzu beti bada konponbidea.

Zure ametsetako herria?

Askatasun osoz nire hizkuntzan aritzeko eskubidea edukiko nukeen herria izango litzateke, bestearen errespetuan beti ere. Gure eskubide bat da eta ez da errespetu falta. Gero presorik gabeko herri burujabe bat izango litzateke izan ere euskaldunak beti otoitz eginez ari gabe frantses agintarien aurrean. Lurrak ere lantzen dituen pertsonen esku uztea nahi nuke.

Momentu honetan Arbonan baserri bat okupatzen ari dira bertako lurrak laborantzarako geldi daitezen. Biziki gai inportantea da niretzat izan ere, Euskal Herria osoan sekulako prezioak ikusten dira etxe bat edo lurrak erosteko eta laster aberatsen esku egonen da guztia. Adi ez bagara egoten, arrotz izanen gara gure herrian.



Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Portretak

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Portretak

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Portretak

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.

Lan kolektiboan sinesten dut

Portretak

Lan kolektiboan sinesten dut

Terexa Mitxelenaren (1944, Biarritze) aurpegia ezagutzen du euskararen alde, festaz festa dabilen jendea. Diruzaintzan dituen gaitasunak iparraldeko elkarte ekintza edo kolektiboen zerbitzura jartzen ditu ahal duen aldiro. Azken esku kolpea, Mintzalasai festibalean eskaini du, Biarritzeko Marion aitziraren bazterrean.

Euskaraz ere, dena da posible!

Portretak

Euskaraz ere, dena da posible!

Hamaika proiektu, hamaika topaketa, hamaika plazer, hamaika amets... Kepa Mouescak (1987ko abendua-Baiona) hamaika bizipen izan ditu Mintzalasai abentura hasi eta elkartearen lehendakari kargua hartu zuenetik. Aurten Mintzalasai festibalaren edizioak kutsu berezia utziko dio Baionesari, hamaika urteren buruan, bide berriak irekitzeko erabakia harturik.