2016ko Abenduaren 13a | ARROKAK ANTOLATURIK | ± 49s
Olentzero Abenduaren 18an, igandearekin helduko zaigu Biarritzera, 16:30 aldera. Kantu, dantza, haurrentzako tailerrak, xokoletesne eta arno beroa programan izanen dira...
2016ko Azaroaren 29a | ± 01min 07s
Euskararen biziberritze politikan engaiatuak herri eta herri elkargoek eta Euskararen erakunde publikoak (EEP), eguneroko biziko hainbat alorretan euskararen erabilpena sustatzea helburu duten hiztegi ttipien bilduma argitaratu dute. Proiektua sustatu duten erakundeek, Frantsesa/euskara hiztegi ttipi horiek dohainik banatzen dituzte.
2016ko Azaroaren 29a | ± 01min 44s
Donostian iraganen den Foroan, nazioartean erreferente izango den idazkia aurkeztuko da.
2016ko Azaroaren 29a | ± 01min 59s
2016ko abenduaren 2tik 6ra, Durangoko Azokak bere 51. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Orain duela hamar urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertuko dira aurten.
2016ko Azaroaren 14a | ± 01min 12s
2016ko azaroaren 17tik 20ra, Zinegin festibalaren edizio berri bat iraganen da Hazparnen. Fikzioak, dokumentalak, laburrak ala luzeak... Lau egunez, euskarazko hainbat film ikusteko parada izan da. Euskal kultur erakundea partaide da.
2016ko Azaroaren 9a | ± 52s
Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak gizarte eragileei eta erakundeetako kideei hitza ematen diete garai berri hori nola irudikatzen duten azal dezaten.
2016ko Azaroaren 7a | ± 20s
Azaroaren 16 eta 17an, Mediatekak bi hitz ordu proposatzen ditu euskaraz gozatzeko.
2016ko Azaroaren 7a | ± 19s
Bost urte guztiez, Eusko Jaurlaritzak, Euskararen erakunde publikoaren kolaborazioarekin, inkesta soziolinguistiko bat egiten du, euskararen ezagutza eta erabilera neurtzen dituena.
2016ko Azaroaren 4a | ± 41s
2016ko azaroaren 5etik 13ra, Malandain Ballet Biarritz-ek euskal dantzaren inguruko hitzordu berri bat proposatzen du Biarritzen."Euskal hitzorduak"-en lehen edizio honetan, aniztasun handiko euskal dantzak deskubritzeko parada izanen da, tailer eta ikusgarri ezberdinen bidez. Euskal kultur erakundea partaide da.