BAB euskaldundu dezagun!
Dinamika positibo eta bateratzailea, Mintzalasai Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan euskararen alde lan egiteko tresna berritzailea da.
"Trikititxa bezala, mugimendu bikoitza sortzea du xede"
2011ko azaroan Miarritzeko euskararen herri batzordearen baitan sortua, 2017tik goiti BAB osora hedatzen da, euskararen etorkizuna hein handi batean hiri eremu erdaldundu honetan jokatzen dela jakitun. Hasieratik eta urtez urte, Mintzalasai herriko etxe eta herri mugimenduaren arteko lankidetza baten emaitza da.
Gaur egun, 6 ekintza konkretu obratzen ditu:
BAB mailako 3 ekimen antolatzen ditu:
- Mintzalasai ikastetxeetan, euskaraz ikasten duten haurrei begira,
- Mintzalasai euskaltegietan, euskara ikasten duten helduei begira,
- Mintzalasai festibala, publiko zabalari begira.
Ipar Euskal Herri mailako 3 tresna garatzen ditu:
- webgune erreferente bat eta sare sozialak,
- kit bat besta antolatzaileentzat erabiltzeko prest dena,
- hiztegi ttipiak, ezohiko gaiei buruzkoak.
6 dispositibo horiek elkarren arteko zubixka logika batean eraikiak izan dira, etengabeko elkar elikatzea sustatuz ekintza ekosistema bat sortzeko gisan. Ekimenak eta tresnak biderkatuz, euskararen sarbideak ugaritzen dira eta publikoaren atxikimendu afektiboa azkartzen. Bide batez, dentsitate handiko eremu erdaldundu batean ikusgarritasuna eta eraginkortasuna irabaztea da asmoa.
Terrenoko beharrei erantzun konkretu eta xumea ekarriz, Mintzalasairen ekintza xumea politika publiko egituratzaileak garatzen dituzten instituzio publikoekiko osagarritasunean kokatzen da.
Trikititxa bezala, mugimendu bikoitza sortzea du xede: zabaldu eta trinkotu, inpaktatu eta konpaktatu erakarri eta aktibatu, bateratu eta boteretu. “Gure txokotik ehuntzen ari gira biharko euskararen herria”.