BIARRITZEK SANTA AGEDA ospatzen du
2013ko Urtarrilaren 14a | ARROKA - BERTSULARIEN LAGUNAK - EUSKARA BULEGOA | ± 57 s
30. hamarkadan, Bizkaian, Santa Ageda gauean, gazteek eta zaharragoek, '"xamarotez '" (arrantzale paltoa) jantzirik, dirua biltzen zuten, etxez-etxe, pobreenei eskaintzeko. Horren truke, emaile eskuzabalak eskertzeko kantatzen zuten.
Biarritzen, 50. hamarkadan, gerla zibileko iheslari eta biarriztar gaztez osatu talde batek bizi berri bat eman zion ekitaldi honi, eukal kultura eta hizkuntzaren alde. Badu orain 20 urte baino gehiago ARROKAko kideek ohitura honi jarraipen bat ematen diotela.
Biarritzeko karriketan kurutzatzen ahalko dituzue, bertsulariarekin batera, otsailaren 2an, larunbatarekin.
Berrikuntza aurten, otsailaren 4an, astelehenarekin, Hiriko Ikastola eta eskola elebidunetako ikasleek lekukoa hartuko dute. Euskara bulegoak bere gain hartu bertso atelier eta Arrokako beneboloen esku hartzeei esker, haurrak herri ohitura honetaz jabetuko dira Hiriko karriketan ibiliz. Belaunaldien arteko transmisioa abian da!
























