Eskol'arte - Santa Agate txiki: eskolei zuzendutako 2 proiektu berri.
2013ko Martxoaren 7a | EUSKARA BULEGOA | ± 53 s
Eskolen laguntzaren baitan, ikasturte huntan bi proiektu berri sortu ditu Hiriko Euskara Bulegoak, hainbat partaiderekin elkarlanean.
Santa Agate txiki lehena:
Bertsularien Lagunak eta Arroka elkarteen laguntzarekin, bertsu eta kantu tailerrak eskaini dira 3. zikloko ikasgeletan. Haurrek bertsolaritza landu eta Santa Agateren kantua ikasi ondoren, karrikara atera dira otsailaren 5ean kantuz eta eskeka, Gau eskolatik Herriko etxera, Eki denda eta Clémenceau plaza tartean.
Bertsolaritzaren lanketa pedagogikoaz gain, helburua euskara ikastetxetik plazara ekartzea eta tradizioaren belaunaldi arteko transmisioa azkartzea da.
Eskol'’arte bigarrena:
Ikasturte bukaeran, euskaraz ikasten duten Biarritzeko ikasle guziek (400tik gora!) Iratiko zonaldean hainbat sailetako tailerrak segitzen ahalko dituzte: musika, antzerkia, kantua, lerra kirolak, dantza, bideoa...
























