Euskara eskoletan: nondik norakoak ulertzeko liburuxka
2013ko Apirilaren 9a | EUSKARA BULEGOA | ± 47 s
Lehen aldiz, Biarritz, Angelu eta Baionako hiriek beren indarrak uztartzen dituzte BAB mailako informazio euskarri bat argitaratzeko. Gaia: irakaskuntza euskaraz. Hartzaileak: gaurko eta biharko gurasoak. Helburua: galdera guziei erantzun eta kezkak lasaitu.
Jakina da euskararen irakaskuntza goiztiarrak abantaila asko dituela haurrarentzat eta bilakatuko den etorkizuneko helduarentzat. Baina geroz eta guraso gehiagok hautu hori egiten badute ere, hirigune honetan arrangurek bizirik diraute. 16 orrialdeetan, adituen iritzia eta gurasoen lekukotasunei esker, hauek haizatzen dira.
Maiatzean, mintzaldi ziklo bat antolatua izanen da Ipar Euskal Herrian zehar, Euskararen Erakunde Publikoarengandik, liburuxka horren gehigarri.
























