Misio karguduna aisialdien alorrean
2015eko Abenduaren 4a | EEP | ± 01 min 00 s
Euskararen Erakunde Publikoak misio kargudun bat xerkatzen du hizkuntza politikan lan egiteko
EGINKIZUNA
Hizkuntza politikaren obratzean parte hartzea, bereziki aisialdien alorrean
PERFILA, GAITASUNAK
- Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz arras ongi menperatzea
- Proiektuen animatzeko, antolatzeko, aztertzeko eta bideratzeko gaitasuna izatea
POSTUAREN EZAUGARRIAK
- Denbora osoko lanpostua
- Urte bateko lan kontratu mugatua, edo agente publiko batentzat, EEPren esku ezartzeko posibilitatea
- Estatutu publikoa
PROZEDURA ETA EGUTEGIA
- Hautagaitza txostenak 2016eko urtarrilaren 6eko helarazi behar dira berantenez, honen barne CV zehatz bat eta motibapen gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi behar dira (euskara/frantsesa)
- Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluaketa + elkarrizketak
- Lanaren abiatzea: lehenbailehen, hautatu pertsonarekin finkatzekoa
Postu fitxa xehea ikus dezakezu EEPren webgunean: www.mintzaira.fr
























