Horra, horra, gure Olentzero!
2015eko Abenduaren 7a | ARROKA | ± 01 min 50 s
Urtero bezala menditik jautsiko zaigu gure mitoen parte den Olentzero. Aurpegia ikatzarekin belztua, makila esku batean xahakoa sorbaldatik dilindan, herritarrei argiaren itzuleraren berri ematera dator aurten ere.
Gure ikazkinak ez da arras Bizar zuri bezalakoa: opariak baino esperantza mezuak ekartzen ditu, euskara baizik ez du ematen, euskal kantuak eta arnoa maite ditu?
Iturri zaharretik, ur berria edaten
Olentzeroren argi berriarekin, su berria piztuko dute Arroka elkartearen inguruan bildutako hainbat eragilek. Biarritz argiz janzten dela baliatuz, sua eta argiaren inguruko egitaraua oparoa eta popularra antolatua da.
Inoiz baino gehiago, euskal tradizio eta ohituren zentzua gureganatzea garrantzitsua da, besteei transmititzea bezainbat. Gure kultura, praktika komertzial hutsen alternatiba ederra ere izan daiteke. Gaurkotasun handikoa, Olentzerok gure jendartearen itzaletan argia kokatu eta suaren inguruan biltzeko aukera eskaintzen digu.
Gure baitan datza eguzkia, iluna eta izotza
Aurten ere, Olentzerok belaunaldi eta jatorri desberdinetako herritarrak bilduko ditu. Zatozte familian, besta eder baten egitera.
•••••••••••••••••••••••••••••••
Abenduaren 1-31
Erakusketa"€“ Mediateka
Olentzero ikazkinaren leienda hobeki ezagutzeko.
• Euskal kultur erakundea"€¢ Lauburu"€¢
•••••••••••••••••••••••••••••••
Abenduaren 19a"€“ S(16:00 en français - 17:00 euskaraz)
Ikusgarria"€“ Mediateka
Ikusle gazteak ikazkinaren unibertsoan murgiltzen dira: Olentzerok mendian bizi duen bakardadea, herritarrekin dituen harremanak eta argiaren itzulerari buruz dakarren mezu indartsua. Txontxongilo ikusgarri ederra. 2 urtetik goiti.
• Zaldain"€¢ Arroka"€¢ Mediateka"€¢
•••••••••••••••••••••••••••••••
Abenduaren 20a
Desfile alaitua - Baratze publikoa
17:00 Askaria eskainia
18:00 Desfilea kantuz
19:00 '"NEGUA! '" Dantza ikusgarria
• Arroka"€¢ Bilaka"€¢ Biarritz Evenement"€¢
























