Hitzarmen izenpetzea Ofizio eta Ofizialeen Ganberarekin
2015eko Abenduaren 14a | ± 01 min 23 s
Hitzarmen horren bidez, CMA64ak hiru ardatz nagusiren inguruan garatuko diren ekintza konkretuak obratzeko engaiamendua hartuko du:
- Ganberaren baitan euskararen presentzia eta erabilpena garatzeko desmartxa bat abiatzea. Horretarako, CMA64ak Baionan duen adarreko hizkuntza paisaia elebidunduko da, euskararen presentzia garatuko da ganberak erabiltzen dituen komunikazio eta lan euskarrietan, eta euskararen erabilpena sustatuko da erakundearen zerbitzuetan bereziki euskararen erabilpenaren ikuspegitik estrategikoak diren zerbitzuetan. Gisa horretan, CMA64a hizkuntza politikaren hedagailua izaten ahalko da ofizialeei buruz, bere erabiltzaileei eskainiko baitizkie zerbitzu elebidunak eta beraz, haien aktibitate sektorean euskara erabiltzeko parada.
- Irakaskuntza elebidunaren garapena AFZ-aren baitan. Horren bidez, haien ikasketak sail elebidunean (publiko, pribatu-erlijiodun, ikastola) egin dituzten ikasleei aukera eskainiko zaie haien ikasketak bi hizkuntzetan segitzeko eta, bide batez, haien lanbidean bi mintzairak aise baliatuko dituzten hiztun osoak bilakatzeko. Gisa horretan, lurraldean gero eta handiagoa den langile euskaldunen beharrari erantzunen zaio.
- Ganberako erabiltzaileenganako sentsibilizazio lan bat egitea euskararen erabilpenari buruz. EEPrekin batean, ofiziale enpresak sentsibilizatuko dira enpresa munduan euskararen erabilpenari buruz.
ITURRIA: http://www.mintzaira.fr
























