'Ez dok Amairu': berpizkunde baten aroa
2016ko Martxoaren 7a | ± 43 s
Hasi da Ikimilikiliklik ikus-entzunezko erakusket Biarritzeko mediatekan. Benetazko sorkuntza poetikoa, irudi eta soinuen sinfonia txiki bat eskaintzen dio bisitariari.
Instalazioa 38 minutuko ikus-entzunezko kontaketa gisa planteatzen da, proiekzioko eta audioko sei puntutatik garatutakoa eta egunean hainbat emanaldi izango dituena. Lau proiekzio pantailetan eta erakusketa-espazioa betetzen duten beste bi giro-proiekzio.
Audioa, bestalde, estereo moduan nahiz mono moduan funtzionatuko duten sei monitorerekin eratuko da. Ahalegina egina daikusleak irudien eta soinuaren barnean murgil daitezen. Narrazio-egitura JA Artzeren soinu-grabazioak ardatz dituen gidoi batean dago oinarrituta.
Info+: http://www.mediatheque-biarritz.fr/























