Gazte literaturari buruzko egun profesionala
Bilketa sareak, Euskal kultur erakundeak eta Departamenduko Mailegu Liburutegiak Euskarazko Haur eta Gazte Literaturari (HGL) buruzko egun profesionala antolatzen dute maiatzaren 19an, ostegunez, Hazparneko mediatekan. Liburuzainei irekia da batez ere baina gaiarekin interesatuak diren gainerateko kultur eragileek ere parte har lezakete topaketa horietan. Izena eman behar da.

2016ko Maiatzaren 2a | ± 01 min 18 s
Garaia: Hasieratik gaur egungo garaia arte.
Lurraldea: Ipar eta Hego Euskal Herria.
Egitaraua:
8:45: Harrera eta kafea
9:00-10:30: Imanol Merceroren mintzaldia "HGL zertan den - Gaur egunera nondik etorri garen begiratuta""€“ Aipatuko dira: liburuak, idazleak, ilustratzaileak, argitaletxeak;
10:45"€“ 12:00: Galtzagorri elkarteko Iñaki Markotegi (lehendakaria) eta Izaskun Jauregi Sukia (idazkari teknikoa). Elkartearen aurkezpena, baita beren egitasmoen azalpena. Batez ere irakurketa sustatzeko kanpainak: Bularretik Mintzora, Liburuen Altxorra, booktrailer lehiaketa, areto literarioak, web ataria eta Behinola aldizkaria;
12:00"€“ 13:30: Bazkaria
13:30-15:00: Bizkaiko Durangaldeko Berbaro elkarteak, bere egitura eta Haur literatur aretoa.eus web zerbitzua eta Saguganbara egitasmoa aurkeztuko ditu;
15:00-16:00: IKAS Pedagogia Zerbitzuko Aines Dufau (zuzendaria) eta Elise Dilet (dokumentalista)-ren eskutik: azken 10 urteetako Iparraldeko haur eta gazte literaturaren ekoizpenaren aurkezpen orokor bat;
16:00-17:00: Esperientzien partekatzea"€“ liburuzainei hitza: Bizpahiru profesionalen HGL alorreko liburuen aurkezpena, beraientzat nabarmenak direnak: gogokoenak, gehienik erabiliak direnak (animazio edo irakurketetarako), gaitzetsiak,?
Eguna euskaraz iraganen da, bat bateko itzulpenarekin frantsesera.
Bilketa sareak, Euskal kultur erakundeak eta Departamenduko Mailegu Liburutegiak antolaturik























